Nekazal Turismoa

Nekazal Turismoa

Herri zuri txikietan arnasten den bakea, probintzian eta Sierra Nevadako Parke Nazionalean dauden bost parke naturalak, Granada, beren oporretan atsedena, sosegua eta naturalezarekin harremana bilatzen dutenentzat paradisua da.

Lurraldea konturatuta dago turismo berdearen gorakadaz eta gorantz doan eskabideari erantzun emateko nekazal zerbitzu eta azpiegitura osoa garatu du, la Bobadilla Hotela, Lojan, bezain luxuzko eskaintzetatik hasi, eta ipar aldeko kobazuloetako turismo ostatuak bezain bitxietaraino.

Babestutako guneenProbintziako herriakBainu-etxeak eta arabiar bainuakKobazuloetako ostatu turistikoak

Naturalezarekin harreman zuzenena babestutako sei guneetan eskaintzen du Granadak:

Sierra Nevadako Parke Nazionala

La 170.000 hektareako zabalerarekin, mendigune menditsu ikaragarri hau Biosferako Erretserba izendatu zuen Unescok 1986an flora eta faunako endemismo ugariak babesteko, Sierra Nevada Europako biodibertsitate handieneko ingurua bilakatzeko. Neguan izotzean eskalada egiteaz eta eskiatzeaz gain, Parke Nazionalak oinez, bizikletaz edo zaldiz ibilaldiak egiteko aukera ematen du bide mugaezinetan zehar. Altuera gutxieneko eremuek ere Natur Parkearen babesa dute.

Sierra de Bazako Parke Naturalak:

52.000 hektareako azalera hartzen du, mendikate Penibetikoko erdi aldean, eta gailurrek 2.200 metroko altuera dute. Jabalcón mendian dauden etxebizitza trogloditek, historiaurrean mendizerra honek bizilagunak izan zituela lekukotzen du eta beranduago iberoak, Bazako Dama horren lekuko. Espezie desberdinetako pinuak dira landaredia nagusia, itxuragatik ehun urteko makalak nabarmentzen diren arren, ureztatzen dituen ibaien ertzetan hazten direnak.

Huétor-Santillán Mendizerrako Parke Naturala:

Granadatik gertu dagoelako, hiritarrentzat aisialdi gune estimatua da. 12.500 hektareako zabalera du. Erdi mendiko paisaia da nagusi eta bertan amildegi eta gailurrak, leize, erreka eta iturriekin nahasten dira. Azken hauen artean Pinares de Alfaguarakoa da azpimarragarri, Viznar herritik gertu, bertatik eraman zuten arabiarrek Alhambra hornitzen duten uharka eta ubideentzat.

Castrilgo Mendizerrako Natur Parkea:

12.000 hektareako azalera du eta oso topografia gora-beheratsukoa da, mendixkaz eta amildegi ugariz zipristindutako pareta erraldoikoa. Hauen artetik erreka asko igarotzen dira, Castríl ibaia sortzeraino, Parkearen bihotz eta erdigunea. Putre lehoidunak bizileku aparta ditu amildegiak. Handik gertu, don Fernandoren Kobazuloa dago, Granadako probintziako sakonera eta luzera handienekoa, edertasun handiko gela eta galeriekin.

Tejeda eta Almijarako Mendizerren Natur Parkea:

40.600 hektareako zabalerarekin, Malaga eta Granada probintzien artean muga geografiko banaketa egiten duen mendikatea da. Paisaiak erliebe malkartsu eta aldapatsua du, hegal handi eta nabarmenekin eta lerro desberdinetako gandor bereziekin txandakatuta, bailarak eta amildegi sakonak mugatuz, perpendikularki kostaldearen lerrorantz garatzen doaz. Faunarik nagusiena mendi-ahuntza da.

Natur guneekin batera, probintziako herriek beste turismo erakargarritasun bat dute. Hauetako askok aspaldiko beren ohiturak, eskulangintza, historiaz betetako txokoak eta prestaketa erraz baina zapore atsegineko gastronomia mantentzen dituzte.

Montefrío, granadako Mendebaldea, tenpluz zuinkatutako etxe zuri eta musulmandar gaztelua eusten duen harkaitz izugarri batez koroatutako etxe zuri multzo ederrez osatuta dago. Herritik gertu, Ijitoen Harkaitzean, historiaurreko gizonak arkeologia altxorrik handienetako bat eman zion probintziari: zelai zoragarriz inguratutako hamarnaka dolmen megalitiko. Eskualde berean, Alhama de Granada, labar ikaragarritik ateratzen dena, eta Loja, musulman nahiz errenazentista ondare monumental aberatsarekin dira aipagarrienak.

Herri zuri txiki, harrikatutako kale malkartsu eta estu hamarrekoek osatzen dute Alpujarra, Sierra Nevadako hegaletan zabaltzen den eskualde pribilegiatua. Mendeetan mendiek bakartuta, bisitariari ibiltzeko lur ia birjinak eskaintzen dizkio, bertako festa bitxiez gozatzeko aukera, lehenaldi arabiar konplexua ezagutzekoa, mendiko gastronomia sendoa dastatu eta bertako jende xumearen jarrera abegitsua gozatzekoa. Bertako uragatik eta bainu-etxeengatik ezaguna den Lanjaron, paisaia malkartsuko lur harrigarri honetarako atea da. Poqueira ibaiko amildegia inguruko destino turistiko nagusietako bat da. Pampaneira, Bubión eta Capileira herriek osatzen dute, eta bertan gainontzeko eskualdean bezala, zenbait nekazal turismoko ostatu daude.

Alpujarraren ondoan, Lecringo Bailara emankorra dago. Laranjondo eta limoiondoen landaketan udaberriko airea azahar usain zoratzailez lurrintzen dute. Irin errota zaharrek, musulmandar gazteluek eta xarmadun baserriak eskualde lasai eta argitsu hau zipristintzen dute. Padul eta Dúrcal bezalako herri nagusiez gain, herri txiki asko murgiltzen dira fruta arbola, olibondo, arbendolondo, mahasti eta gereziondoen artean: Albuñuelas, Restábal, Melegís, Talará, Mondújar… Udalerri askotatik igarotzen da GR-7a, Andaluzia Greziarekin lotzen duen ibilbide luzeko bidea, eta probintzien erdibitu egiten dena Alpujarra eta Lecríngo bailara zeharkatzeko.

Altiplanoko eskualdea, probintzia iparraldean, itsasoko mailaren gainera mila metroraino altxatzen da. Eremu ikaragarri hau bere paisaien kontrasteagatik nabarmentzen da. Zenbait mendizerrek inguratuta, erdigunea ordoki handi batek hartzen du, ia desertuzkoa, ibaien ondoetan landaketa eta oasiekin. Lurraren higadurak puntadun dorre bitxi sail handia sortu du, arratsalde partean kolore gorri gordinez tindatzen direnak. Aurkitutako arkeologia aztarnak, Baza eta Orce herrien arteko inguruko honetan, orain dela milioi bat urte, europar gizonaren aurrekari zaharretako bat bizi izan zela berretsi dute zientzilariek.

El Marquesadoko eskualdearen paisaia lehorra da ere, baina ederra. Ilargi itxura erdi desertuzko zabaleretatik, mendixka txikietarainokoak ditu, Sierra Nevadako gailurrak iristeko ostertzean hazten direnak. Eskualdeko herririk nagusiena Guadix da, Europako troglodita auzorik handienekoa duena. Bertan 3.000 familia kobazuloetan bizi dira oraindik, baina orain erosotasun guztiekin. Alquifequeko meatzaritza herria eta Jérez del Marquesado, La Calahorra, Purullena eta La Peza herri txikiek, nekazal turistari aukera handiak ematen dizkiote.

Lan estresak eta hiri handietako bizimodu astinkorrak, gero eta jende gehiago animatzen du oporrak bainu-etxe bateko atsedenean pasatzera.

Leku hauek adineko pertsonentzat besterik ez izateko irudipenari utzi zioten eta luxuzko destino bilakatu dira, aisialdi alternatibo eskaintza handikoak. Erromatar et arabiarrek termak eta bainuak utzi dizkiote probintziari, Alhama de Granada, Graena eta Alicún de las Torres bezain besteko garrantzikoak eta Lanjarongo uraren medikuntza osagaiak herrialde osoan dira ezagunak.

Ohiko bainu-etxe hauekin batera, azken urteetan granadako hiriburuan zenbait eta spa eta ur tratamendu zentro zabaldu dituzte. Hala ere, eskaintza berritzaile eta erakargarriena arabiar bainu modernoen eskutik heldu da, hiriko antzinako biztanleek urarenganako zuten erakargarritasuna berreskuratzen duten hiriburuko bi egoitza. Alhambrako Errege Bainuak imitatzen dituzten axuleiu eta igeltsutegiz apainduak, egoitzen ohiko egitura mantentzen dute, gela hotz, epel eta beroekin. Hauetan, bainu erlaxagarriaz gain, masaiaz eta mairutar te espeziatsuaz goza daiteke.

Guadix eta El Marquesado, eta Baza-Huéscar eskualdeetako kobazuetako ostatua

Altiplanoa bilakatu da Granadako probintziako erakargarritasun turistiko eta berezienetako bat. Gaur egun, aipatutako bi guneetan eta Sacromonteko granadiar auzoan, kobazuloetako ostatu turistikotzat izenda daitezkeen 31 egoitza daude. Horiek guztiek kalitatezko zerbitzua, ingurugiroari errespetua, eta Europako eraikuntza eta arkitektura ohituretako baten berreskurapen eta kontserbazioa dute komuneko ezaugarri.

Lurraren erroetan zulatutakoak, gizonaren lana naturaleza eta paisaiarekin bateratzearen adibide bikaina dira. Kobazuloetako bakoitza, besteengandik guztiz desberdina da. Herri arkitektura, inguru fisikoaren egokitzapenaren adibide bikaina dira gainera, eta bertan honakoak aurkitzen dira: lur gogorrak eta lehorrak, zulatuak izan daitezen trabak jarri gabe, trinkoak direnak –horregatik ez dago lubizi arriskurik- eta iragaztezinak –bertan 18º inguruko tenperatura atseginaz gozatzen da- eta udan freskoak eta neguan beroak izaten dira.

Kobazulo etxe modernoek ostatu hartzen duenari kalitatezko ostatu turistikoari eska dakizkiokeen erosotasun guztiak eta zerbitzu osagarriak eskaintzen dizkiote, eta opor-leku ezin hobeak bilakatzen dituzte: zaldiz egindako paseoetatik, arabiar baina handiosetaraino, janari tradizionaleko jatetxeak, liburutegi osoak eta ganadu ekoizpen abeletxe eta landaketa ekologikoetaraino. Horregatik guztiagatik, eskabide handiz merkaturatzen dira bai nazio mailan, bai nazioartekoan.



Login

Registro | Contraseña perdida?