Ez da bakarrik ahal izatea, baizik eta Sierra Nevada da gaur egun Espainiako negu estaziorik onena. Urtero bisita egiten dioten milioi lagunek kalitate hau bermatzen dute, eta bere ordaina jaso zuen 1996an Munduko Eski Txapelketaren antolakuntzarekin.
Mulhacén gailurra, Iberiar Penintsulako garaiena, 3.478 metroraino ditu, kalitatezko elur ugaritasuna bermatzen duen garaiera, Sierra Nevadako eski estazioa Europako hegoaldekoena izan arren. Kokapen geografiko paregabe honek negu minean eguzki egun asko bermatzen du gainera.
1996an Munduko Eski Txapelketarako esleitzeak, bultzada handia eman zion nazioartean granadar estazioari. Garai hartan burutu ziren inbertsio publiko eta pribatuek, gaur egun Sierra Nevadari azpiegitura eta zerbitzu berritzaileenak eskaintzea ahalbideratzen dio. Estazioak 79 pista ditu zailtasun maila desberdinarekin eta guztira 84 kilometroko luzeerarekin, eta bertan bai eskia bai snowboard-a praktika daitezke. Sierra Nevadaren erakargarritasun handienetako bat gauez argiztatutako eta era berezian egokitutako pista batean eskiatzeko aukera da. Fondo eskia egiteko 8,6 kilometroko bi zirkuitu ditu gainera, probintziako bigarren negu estazioan praktika daitekeen diziplina, La Ragua-koa.
Pedrollanoko bizitoki eta merkataritza gunetik Sierra Nevadako pistetarako sarbide azkar eta erosoa 24 erremonte berritzailez bermatuta dago: bi telekabina, 17 teleaulki, bi teleski, bi alfonbra eta telesoka bat, orduan 47.000 eskiatzaile garraiatzea posible egiten dutenak. Elurra sortzeko 400 kanoi inguruk pisten egoera bikaina bermatzen dute.
Baina Sierra Nevada udaran ere bada. Uda garaian, egun garbi eta tenperatura onekin, parapenteak aireratzeko puntu izateko baldintza ezin hobeak eskaintzen ditu, kirol espezialitate honetan Munduko Txapelketa probetako ohiko gune izatera iristeraino. Lur hartzeko leku aproposenak, zalantzarik gabe Kosta Tropikaleko hondartza idilikoak dira. Goizez egin badu hegan, “abentura” kirolzaleak urpekaritza praktikatu ahal izango du arratsaldean Cerro Gordoko hondo ikusgarrietan. Edo beharbada, windsurfarekin saiatu; edo golfarekin; edo, beharbada, igeri egin eta eguzkia hartu besterik ez.
Sierra Nevadak bezala, probintziako eskualde guztiek dituzte oinezko ibilbideak, mendi bizikletakoak edo zaldiz egiteko paraje paregabeak. Ibaietan troka jaitsiera praktika daiteke, eta baita ekintza lasaiagoak ere, hala nola, amuarrain kirol arrantza, Riofríon. Iznalloz-en dagoen, Uraren Koba ezin hobea da espeleologian lehen urratsak egiten hasteko.
Interneteko Sierra Nevadaren orrian pistei, elur kalitateari, erremonte berri, forfait salmenta, hotel eskaintza eta beste zerbitzu askori buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzu. Web orrian Cetursa-ko prentsa bulegorako lotura bat dago, neguko estazioa kudeatzen duen enpresa publikoa.
Fondo eskia praktikatzeko baldintza bikainez gain, probintziako bigarren negu estazioak, La Ragua-ko Portua, Granada eta Almeriako probintzien arteko mugan, esperientzia paregabeak gozatzeko aukera ematen du, semoyedo eta husky arrazako zakurrek tiratako leran elurtutako parajeetatik abiadura osoan irristatzeko esperientzia bakarra esaterako. Gidari adituek zuzentzen dituzten lerak, arku tiroa eta biziraupena bezalako bestelako ekintzak ere antolatzen dituzten nekazal turismoetako enpresetakoak.