Eguzki eta hondartza turismoa

Eguzki eta hondartza turismoa

Granada Andaluziako kostaldean itsasertz gutxieneko probintzia da, 80 kilometro ingururekin. Baina, zalantzarik gabe klimarik onena da berea.

Afrika iparraldetiko haizeen leuntasunak, Mediterraneoko uren epeltasunak eta Sierra Nevadako gertuko gailurrek dakarten babesa, Europan bakarren den mikroklima subtropikala ematen diote. Urtean 320 egun baino gehiagorekin eta urteko 20 gradu zentigradoko bataz bestekoarekin, Granadako Kosta Tropikala paradisuzko gune bilakatzen dute.

Almuñécar, Motril eta Salobreña dira turismo gune nagusiak. Hondartza luzeak, hondar lodi eta ur garbikoak, urtero Europar Batasunak zenbait Bandera Urdinekin saritzen dituenak, batez ere udaran milaka espainiar bisitari jasotzen dituzte, eta neurri txikiagoan, baita atzerritarrak ere. Hala ere, herri hauek ez dute eguzki eta hondartzako beste destino batzuk izaten dituzten masifikazio arazoak.

Aurreko mendeko hirurogei eta hirurogeita hamargarren hamarkadetan espainiar kostaldean eman zen turismoaren gorakada, atzerapenez iritsi zen granadako kostaldera. Epe luzean, onurak ekarriko dizkion gertakaria: ez du gehiegizko turismorik jasan, ezta itsas paisaiaren higadura beste lekuetan egindako hirigintza erasoengatik. Bertako agintariak etorkizuneko Kosta Tropikalaren “boom”-a izango dena prestatzen ari dira: garapen eramangarria eta ingurugiroarekin errespetagarria; kalitatezko turismoaren aldeko apustua, luxuzko hamar mila bat hotel leku egitea aurreikusten duena.

Kristo aurreko mila bat urte lehenago feniziarrek sortua, Sexi izenarekin, Almuñecar historia handiko herria da, garai hartako nekropoli garrantzitsuak gordetzen dituena, erromatar gaztegi fabriken hondarrak, erromatar ubide baten bost zati eta arabiar gaztelu batekin batera. Beste erakargarritasun prosaikoagoak batzuk El Majueloko zelai botanikoa, hegazti exotikoen ornitologia parkea eta ur-jolasetarako parkea dira. Almuñecarretik kilometro gutxira Marina del Este kirol portua dago, belaontziak eta karelez kanpoko itsasontziak lotzen diren lekua, zenbait urpekaritza eskola eta gune dituena. Guztira, udalerriak 26 hondartza eskaintzen dizkio bisitariari.

Salobreña bisitariarentzat azukre koxkor mendi handia bilakatzen da. Bere etxe zuri txiki eta kubikoak itsaso parea zirimolatzen dira, arabiar gaztelua gailurrean duen mendixka inguruan. Gailurretik, begi kolpe bakar batez, Sierra Nevada, Mediterraneoa eta Salobreñako ibar emankorrak ikus daitezke, eta bertan chirimoya, aguakatea, eta mangoa bezalako fruitu subtropikalak biltzen dira eta oraindik azukre kanaberaren landaketa mantentzen da.

Motril, Granadaren ondoren probintziako herri gunerik handiena, gune turistiko garrantzitsua da, nekazal eta industria jarduera handikoa. Honen adierazgarri garbia da bere kaia, orain dela gutxi handitua. Bere monumentuen artean Encarnazioko Eliza Nagusia, XVI. mendean Mendoza kardinalak Mezkita Nagusiaren gainean gotorleku eran eraikitakoa; Palmako etxea, musulmandar jatorriko azukre lantegia, gaur egun kultur etxe bilakatua; eta Nuestra Señora de la Cabeza Santutegia, Aixa erreginaren aisialdi jauregi antzinakoaren gainean eraikia, Boabdilen ama, Nazariar dinastiako azken erregea. Berriki azukre kanaberaren museoa ireki da.

Herri hauetako hondartzen ondoan kalatu lasai eta ezkutu ugari daude, Contraviesa, Lújar eta Los Guájares-ko mendizerrek irekitako amildegien artean zabalduak. Torrenueva, Calahonda, Carchuna, Castell de Ferro, La Rábita eta La Herradura, herriak nabarmentzen dira, granadar kostaldeko eguzki eta hondartza eskaintza turistikoa osatzen dutenak.



Login

Registro | Contraseña perdida?