Monumentu

Monumentu

Etengabe hazten ari den arren, Granadak batetik bestera oinez ibiltzeko neurri egokiak ditu.

Izan ere, monumentuak bisitatzeaz gain, bisitariak ez lioke hiriko auzo historietatik paseatzeari utzi behar: Albaizina, Unescok Gizateriaren Ondare izendatua, eta bertatik Alhambrara eta Ibar osora ikuspegi paregabea eskaintzen duena; Sacromonte, bere kobazulo famatu eta zambra flamenkoekin; Realejo, judutar auzo zaharra. Eta giro handiko eremuak, hala nola, Calderería, espezie infusio mota ugari eskaintzen duten te-etxeei esker berpiztua eta Alcaiceria, aintzinako arabiar zokoa.

Alhambra eta Generalife:
Nazariar dinastiako erregeek XIII eta XV. mende bitartean gotorleku eta erret jauregitzat eraikitzea agindutakoa, Europako monumentu multzo nagusietako bat da. Gotorlekuak, harresiz inguratutako militar hiriak; erregeen egoitza diren Jauregiek; eta erregeen udarako egoitza izan zen Generalifeko jauregi eta zelaiek osatzen dute. Afrika iparraldeko jatorrikoa zen nazariar dinastiaren sorterrian hain eskasa zen ura, monumentuaren egonleku nagusietan aurki daiteke: Leoien Patio famatuan, eta hau bezain ezaguna den Arrayanesen Patioan, bi ahizpen Egonlekuan, Abencerrajesenean, Erret bainuetan beretan….Beranduago eraikia, baina dagoeneko monumentu multzo barruan sartutako Karlos Varen Jauregia, Pedro Machuca arkitektoak hasi zuen 1527an eta errenazimenduko estilo garbikoa da.
www.alhambratickets.com
www.alhambra-patronato.es

Katedrala

Espainiar errenazimenduko lan garaienetakoa izan arren, Granadako Katedralak, 181 urtez eraikitzen aritu zenak, bere egituran beste arkitektura lerro batzuetako elementuak ere baditu. Diego de Siloék oinarri gotikoen gainean, eraikuntza osoaren lerro errenazentistak marraztu zituen 1529an, girolarekin eta Enrique Egasekin ordurako finkatutako ohiko hiruren ordez bost nabe jarrita. Alonso Canok 1667an aurrealdearen hasierako proiektua berriztatu zuen eta elementu barrokoak sartu zizkion. Katedrala arabiar hiriko meskita handiaren gainean eraiki zen eta are handitasun ikusgarriagokoa izango litzateke planoetan aurreikusitako 81 metro altuerako bi dorre handiak eraiki izan balira. Zimendu eta ekonomia arazoek eskuinekoa eraiki gabe uztera behartu zituen eta ezkerrekoa amaitu gabe geratu zen, 57 metroraino baizik ez altxatuz.

Erret Kapera

1504an Errege Katolikoek agindu zuten eraikitzeko beren gorpuzkienek bertan atseden har zezaten. Eraikuntzak, kanpoko murruen gandorretan, gotiko berantiarreko izpiak ditu eta barnealdean berriz, espainiar errenazimenduaren hasikinak. Bartolomé de Jaenek egindako hesi zilarreztatu zoragarriaren atzean, gurutzaduraren erdian daude hilobiak. Eskuinetara Errege Katolikoena eta ezkerretara, Juana Eroa eta Felipe Ederrarena, biak ala biak Carrarako marmolean zizelduak. Beren azpian dago kripta, lau erregeen eta Miguel printzearen berunezko hilkutxekin.

Cartuja

XVI. mende erdi aldean hasitakoa, monasterio honetatik ederrena bere elizaren edertasuna da, lehen begi kolpean apainduegia dirudien eraikuntza barroko liluragarria. Bertan Sánchez Cotánen mihiseak nabarmendu behar dira. Oraindik arkitektura pisutsuagokoa da Sagrarioko Kapera, eta bere gehiegikeriak ez datoz bat cartujar bizimodu xumearekin. Tenpluko gunerik ezagunena sakristia da hala ere, bertako argitasunagatik eta bere apaingarrien fantasia oparoagatik.

Beste batzuk

Arabiar garaitik Bañuelo, Dar-al-Horra Jauregia, Corral del Carbón, Alcaicería, Santo Domingoko errege gela, la Madraza, harresiak eta beren ateak eta Genilgo Alkazarra nabarmentzen dira. Errege Katolikoek Granada konkistatu eta gero, Errege ospitalea, Errege Kantzelaritza, San Jerónimoko Monastegia, Sacromonteko Abedetza, Santo Domingo, San Juan de Dios elizak eta Nekaldietako Amabirjinaren Basilika eraiki ziren hiriburuko monumentuetako batzuk bakarrik aipatzeagatik.

Museoak

Arkeologikoa eta Etnografikoa, Katedralekoa, Errege Katolikoen Museoa, Sacromonteko Museoa, Arte Ederretakoa, Manuel de Falla museo-etxea, García Lorca museo-etxea, José Guerrero Zentrua, Rodríguez Acosta Fundazioa eta San Juan de Dios Museoa.

Zientzia Parkea

Andaluziako museorik bisitatuena da. Zientzien museo interaktibo honen lema “Ez ukitzea debekatuta” da. Bisitariaren parte hartzea ezinbestekoa da. Alde batetik eskuzkoa da, tresnak erabiliz, etengailuak eraginez, ordenagailuan jarraibideak sartuz…eta aldi berean, gogoeta eragilea, gertatzen dena eta zergatik gertatzen den horrela ulermena errazteko.



Login

Registro | Contraseña perdida?