Kultur Jarduera

Kultur Jarduera

Hiriburua, hiri urduria, kultur ekintza mintegia da urte osoan.

Alhambra eta Isabel la Catolica antzokiek, antzerki emanaldi, musika klasiko eta flamenko kontzertu programa egonkorrak dituzte. Ciudad de Granada Orkestrak bere izenaren handitasuna frogatzen du Manuel de Falla Auditorioan. Sarritan, “pop” eta “rock” izar nazional eta nazioartekoen ikuskizunak ekartzen ditu hiriak. Beren biretan Granada ezinbesteko hitzordua dute. Eskaintza honi Musika eta Dantza Nazioarteko Jaialdia bezalako gertakari garrantzitsuak batzen zaizkio, hiri osoan banatutako eszenatokietan ospatzen dena eta urtero orkestra eta konpainia onenak dakartzan programa proposatzen duena. Izen handia dute era berean Tango Jaialdiak eta Jazz jaialdiak. Urtero hirian ospatzen diren beste kultur ekitaldiak honakoak dira: Ocus Pocus Magia Jaialdia eta Organo Musika Jardunaldiak.

Kultur eskaintza oparoa da baita ere probintzian: Andrés Segovia Nazioarteko Gitarra Jaialdia, Almuñecarren; hiri honetan berean, Jazza Kostan jaialdia; Santa Fe-ko Umorezko Antzerki Jaialdia: La Alpujarrako Tradiziozko Musika Jaialdia; Andaluziako Kantaren Jaialdia, Alhaman; Volaera Flamenca ospetsua, Lojan; eta Parapanda-Folk Nazioarteko Jaialdia, Illoran.



Login

Registro | Contraseña perdida?