Federico García Lorca

Federico García Lorca

Granadar poeta eta antzerki-aria (1898-1936) 27ko belaunaldian kokatu izan da eta XX.

mendeko espainiar idazlerik onenetakotzat jotzen da. Gerra Zibileko lehen egunetan hiltzeak, nazioartean bere lana ezagutzea erraztu zuen. Fuente Vaquerosen jaio zen eta 1919 eta 1928 urte bitartean Madrileko Ikasle Egoitzan bizi izan zen, eta bertan Salbador Dalí margolaria, Luis Buñuel zinemagilea eta Rafael Alberti poetaren lagun egin zen. La Barraca unibertsitate antzerki konpainiako zuzendaria izan zen, hitzaldi emale eta musika konposatzaile onartuaz gain. Bere antzerki lanen artean ‘Yerma’, ‘La casa de Bernarda Alba’ eta ‘Bodas de sangre’ nabarmentzen dira. Poeta gisa ‘El romancero gitano’, ‘Poeta en Nueva York’ eta ‘Llanto por Ignacio Sánchez Megías’ lanengatik pasa da historiara.

Probintzian lorquiar intereseko leku ugari daude, museoak edo beraren bizitzari eta obrari eskainitako guneak esaterako:

Fuente Vaquerosko museo-etxea
Poetaren familiaren jatorrizko altzariak gordetzen ditu, horien artean sehaska. Ezinbestekoa da, ez bakarrik sortzailearen gaztaroa ezagutu nahi dutenentzat, baizik eta bere eskuizkribuak, Dalí eta Buñuel lagunekin idatzitako eskutitzak, bere eta bere garaikideen marrazkiak, antzerki estreinaldien jantzitegi orijinala…ere bertan daude.
San Vicenteko Baratza:
García Lorca familiaren udarako egoitza, antzina Granadako ibar emankorrean kokatua eta gaur egun hiriko parkerik handienaren barruan, poetaren izena darama. Han idatzi zituen bere lanik onenetako batzuk: ‘El diván de Tamarit‘, ‘Romancero gitano‘, ‘Poema del cante jondo‘ eta ‘Bodas de sangre‘, besteren artean. Museo-etxe bilakatuta, etxebizitzaren jatorrizko altzari, koadro eta objektuak ditu. Horien artean familiaren pianoa eta Federikoren idazmahaia.
Federico García Lorca Zentroa:
2007rako Granadan poeta eta antzerkigileari eskainitako zentro handi baten inaugurazioa aurreikusita dago. Erakunde berriak García Lorca Fundazioa bereganatuko du, lorquiar ikasketen zentroa izango du, eta orain Madrilgo Ikasle Egoitzak gordetzen dituen funtsak berreskuratuko ditu bere artxiborako. Seguraski, Huerta de San Vicente eta Fuente Vaquerosko jaiotetxeko museoetan dagoen jatorrizko lana ere bilduko du. Zentroa ia 4.000 metro koadroko eraikuntzan kokatuko da, erdiguneko Romanillako Plazan kokatua.

 

 



Login

Registro | Contraseña perdida?