Kongresu eta pizgarri turismoa

Kongresu eta pizgarri turismoa

Kongresuak eta enpresa pizgarriak Granadan hazten doan turismo ataletako bat da.

Erakusketa eta Kongresu Jauregia eraiki zutenetik, komunikazio azpiegiturak eta hotel zerbitzuak turismo mota honen eskabide handiari aurre egiteko kopuruz eta kalitatez hazi dira, probintziari ekonomia onura handiak dakarzkiona.

Bakarra ez den arren, Erakusketa eta Kongresu Jauregia da mota honetako ekitaldietarako egoitza nagusia. Diseinu berritzaile eta funtzionaleko eraikuntza da, Granada erdi-erdian kokatutakoa eta teknologia zerbitzurik aurreratuenak eskaintzen ditu: satelite bidezko bideo konferentzia, telefono zentral digitala zenbait komunikabide protokoloekin, hiru mila ahots eta datu konexio baino gehiago, telebista zirkuitu itxia eta aldi bereko itzulpen sistema, beste askoren artean.

Zazpi maila desberdinetan, Jauregiak bederatzi areto ditu, guztira 3.560 lagunentzako edukierarekin. Handienak 2.000 kongresu kide hartzen dituen García Lorca aretoa, eta 560raino har ditzakeen Manuel de Falla dira. Gainontzekoak, edukiera txikiagokoak, edozein ekitaldiren antolakuntzakoek dituzten beharretara egokitzeko aukera mota desberdinak eskaintzen dizkiete. Eraikuntzaren bi “hall” mailak, 3.000 metro koadroko gainazala dute, erakusketa eta azokak antolatzeko oso egokia. Carlos Ia Anfiteatroa, terrazan eta atari zabalean eraikitakoa, gaueko kontzertuak, kultur ekintzak eta gala afariak antolatzeko aproposa da, 1.700 lagunentzako lekua baitu.

Kongresu Hirien Europar Federazioko kide den Granadak, ahalegin handia egin du azken urteetan sail honetarako azpiegitura eskaintza handitzeko. Jauregiaz gain, hirian eta probintzian biltzar, jardunaldi eta sinposioak hartzeko gaitasuna duten hotel eta gune ugari daude. Azpiegitura hauen artean Fermasa azoka gunea, Armillan eta Manuel de Falla Auditorioa nabarmentzen dira. Era berean, kongresu antolakuntzaz bizi diren enpresa ugari daude, idazkaritza, protokolo, azafata, itzulpen eta prentsa zerbitzuak eskaintzen dituztenak.

Jauregia, gune eszeniko ere bai

García Lorca Aretoan, Granadako Erakusketa eta Kongresu Jauregiko handiena, 2.000 lagunentzako lekuarekin, kontzertuak, antzerki emanaldiak eta opera bezalako kultur ekintzak hartzeko oso egokia da. Aretoak baldintza akustiko zoragarriak eta eszenategi handia ditu, eta urtero nazio eta nazioarteko mailako ikuskizunak igarotzen dira bertatik.

 



Login

Registro | Contraseña perdida?