Jaiak

Jaiak

Jaiak ezinbesteko hitzordua dira tradizioa eta kulturarentzat.

Granadako Aste Santua Nazio Interes Turistikotzat jotzen da; Gurutzearen Egunean (maiatzaren 3an) hiriko plaza nagusiak lore gurutzez apaintzen dira; Corpusean, hiriburuan aste nagusia ospatzen da; urtarrilaren 2an, eztabaidak tarteko, Errege Katolikoek hiria hartu zutenekoa gogorarazten da; eta iraileko azken igandean hiriburuak bere patroia darabil kalez kale Nekaldietako Ama Birjina, udazkeneko fruituen merkatu tradizionalaren inguruan.

Probintzian, udalerri guztietan Aste Santu interesgarriaz gain, honako festak nabarmentzen dira duten tradizioagatik, biltzen duten jende kopuru handiagatik edo ospakizun bereziengatik:

  • El Cascamorras (Guadix eta Baza)
  • Cuevas del Campo-ko Pasio biziduna
  • San Antóngo txerritxoa (Torvizcón)
  • Bérchules-ko Gabonak, abuztuan ospatzen direnak
  • Santuaren lapurketa (Caniles)
  • Alhama de Granada-ko inauteriak
  • Alquife-ko makila
  • San Juan de Lanjarón-go festak
  • Azeri emearen hileta Ferreirolan
  • Béznar-ko mosketariak
  • Mairuak eta kristauak (Valor, Trevélez eta Vélez de Benaudalla)
  • Oihaldun Jaungoikoaren erromeria (Moclín)
  • Ardoaren iturria (Cádiar)
  • Arimen jaiak (Puebla de don Fadrique)
  • Santen Erromeria (Huéscar eta Puebla de don Fadrique)


Login

Registro | Contraseña perdida?