Granadan, zuk nahi duzuna

Granadan, zuk nahi duzuna

Oporrik Osoenak7 Eskualde TuristikoakDestinorik desiratuena

13.000 kilometro koadro eskaseko azaleran, Granadako probintziak turismo erakargarritasun kopuru eta aniztasun pentsaezina biltzen du:

Alhambra, Espainiako monumentu bisitatuenetako bat eta munduko ederrenetako bat; Europako eski estaziorik onenetako bat Sierra Nevadan dago; eta autoz, 75 minutu eskasera, elurra Kosta Tropikaleko hondartzengatik alda daiteke, urte osoa tenperatura inbidiagarriak izan ohi dituena.

Klima, paisaia, produktu eta baliabide aniztasun honek ahalbideratzen du Granada turismo kontinente izendatzea. Aukerak ugariak dira urteko edozein sasoitan: kultur eta monumentu turismoa, nekazaritzakoa eta aktiboa, elurretako eta kiroletakoa, eguzki eta hondartzakoa, kongresu eta pizgarrietakoa, aisialdikoa, hizkuntza ikasketakoa…

Granadako hiriak bere historia eta monumentuekin sorgintzen du bisitaria. Lehen mailako kultur egutegia eskaintzen du, festa eta tradizio ugari, eta Granadako Unibertsitatean izena emandako 65.000 ikasle baino gehiagoek sortutako giro biziarekin.

Naturaleza eta nekazal turismoaren maitaleentzat, probintziak bost natur parke eta parke nazional bat ditu. Alpujarrako herri txikietan gozatzen den bake eta lasaitasunak bisitariari betirako geratzeko gogoa pizten diote. Barrualdeko eremuak, hala nola, Marquesado eta Altiplano, ia ilargi itxurako desertu paisaia, eta inguratzen duten mendilerroetako landaredia itxiarekin kontraste sinestezinean eskaintzen dute.

1994an, Granadako Lurraldeko Turismo Patronatuak, Markes Plana bultzatu zuen, Granada turismo produktu gisa hobetzeko eta lurraldeko eremu desberdinen turismo baliabideen sustapena areagotzeko helburuarekin. Delako planak probintziako 168 udalerriak zazpi eskualde edo makro-eremu turistikotan banatzen ditu:

Alpujarra eta Lecringo Bailara:

Sierra Nevada eta Mediterraneo itsasoaren artean kokatua, eskualde birgina da ia, nekazal turismorako eta abentura kirolak praktikatzeko ezin egokiagoa. Poqueirako Amildegiak, bere herri zuriekin, turismo leku izateko izen handia lortu du. Lanjarón, Trevélez, Cádiar, Órgiva eta Lecringo Bailara berdin eta emankorrean kokatutako herriak nabarmentzen dira.

Baza-Huéscar: El Altiplano:

Lurraldearen ipar-ekialdea hartzen duen kontraste eskualde hau, itsasoko mailaren gainetik 1.000 metro baino gehiagoan dago. Desertu paisaia ikusgarriko erdi aldea, mendilerro eraztun berdez inguratuta dago. Arkeologia indusketek orain dela milioi urte baino lehenago bizilagunak zituela frogatu dute. Hemen aurkitu zen era berean, la Dama de Baza, iberiar aztarna nagusietako bat. Baza, Galera, Cúllar, Puebla de don Fabrique, Huéscar eta Castril dira inguruko herririk nagusienetakoak.

Kosta Tropikala:

Granadako probintziak 80 kilometro itsasertz ditu eta uzta ikaragarriak eta tenperatua egokiak dakartzan mikroklima subtropikal inbidiagarriaz gozatzen du urte osoan, Almuñecar, Motril, Salobreña eta Castell de Ferro bezalako herrietan. Hondartzak hondar lodikoak dira eta urak garbiak eta epelak.

Granadako hiria eta bere ingurumariak:

Hiriburua eta bere inguruko hogeita hamar bat herri biltzen ditu. Alfacar, Víznar, Fuente Vaqueros, La Zubia, Las Gabias eta Alhendín dira nagusienak. Monumentu eta kultur turismoa, kongresu eta pizgarriena eta nekazal turismoa dira inguruko atalik nagusienak.

Guadix eta El Marquesado:

Granada ekialdean kokatua, Guadix herriak eta ingurukoek osatzen dute. Eskualde honek monumentu, eta nekazal eta ekintza turismorako baldintza zoragarriak ditu. Baza-Huéscarrekin elkarbanatzen du: Altiplanoak paisaia erdi desertuzkoak, arkeologia eta historia ondare oso aberatsa eta lur azpian bizitzeko bertako jendearen ohitura, kobazuloetan turismo ostatu bitxiak ekarri dituena.

Sierra Nevada:

Sierra Nevadako eski estazioa Granadako hiritik 32 kilometro eskasera dago. Bere 84 pista kilometroak eta turismo azpiegitura eta kirol ekipamendu zoragarriek Espainiako negu estazio onena bilakatzen dute. Sierra Nevadako Parke Nazionalaren barruan kokatuta dago. Mulhacén-a, 3.478 metrorekin, Iberiar Penintsulako gailurrik garaiena da.

Granada Mendebaldea:

Lurraldearen mendebalean kokatutako eskualdea. Herri nagusienak Loja, Alhama de Granada, Montefrío, Íllora eta Moclín dira. Arabiar ondare izugarria du, kale guztietan eta nazariar dinastiaren errege aldian eraikitako gotorleku ugarietan hautematen da.

Granadako probintzia ametsezko lekua da, gutxienez bizitzan behin bisitatu beharrekoa.

Hauxe da munduko eguneroko eraginkorrenetako biren irakurleen iritzi nagusia: “The Independent” britaniarra eta “El Pais” espainiarra, Granadaren indar eta erakarmena mundu mailako turismo ardaztzat hartzen dutena.

“The Independent”-ek 2002ko azaroaren 25ean “The world according to you” izenburuko erreportaia argitaratu zuen. Bertan bere irakurleen artean egindako inkesta baten emaitzak argitaratzen zituen, hil baino lehen munduko zein leku bisitatu behar zen galderari erantzunez. Granada izan zen hirugarren destinoa, Venezia eta Pragaz besterik ez gainditua. Eta Alhambrak lortu zuen monumentuen artean bosgarren lekua, Petra, Machu Pichu, Muraila Handia, eta Taj Mahalen ondoren. Antzeko beste inkesta batean, “El Pais”-eko irakurleek 2004an Alhambra izendatu zuten bere espainiar monumentu nagusi (botoen %17,62arekin) eta Granada espainiar hiririk desiratuena, Bartzelonak baino gainditu ez zuena.



Login

Registro | Contraseña perdida?