Gastronomia

Gastronomia

Diren pintxoakGozogintzaArdoakRiofríoko beluga Kabiarra Elikagaiak eta Kalitatezko Deitura Zehatza

Beharbada bertako gastronomiako alderik nabarmenena izan ez arren, probintziako taberna guztietan doan eskaintzen diren pintxoak, ardo txiki edo garagardoarekin batera, Granadaren sinbolo gozoa dira, zentzumenak ernatu eta bisitariaren memorian gordeta geratzen direnak.

Sukaldaritza txikian, pintxoak bere bakarrean, era informalean hamaiketakoa hartzeko edo afaltzeko era anitz eta gozoa dira. Taberna eta ardotegietan pintxo jatea, granadarrarentzat uka ezineko gizarte erritoa da. Kantitate handi edo txikiagoetan, sukaldeek beren bezeroen ahoei barraskilo gisatuak, patatak behartsu erara, arrautza-irinetan pasatako arrainak eta hestebete anitzak oparitzen dituzte, aipamen gutxi batzuk egiteagatik.

Granadako gastronomia hizki handitan pintxoak bezain anitza eta gozagarria da. Arabiar ondorengotza handiko sukaldea da, espezia ugarikoa, zopa eta eltzekarietan aberatsa eta bereziki gozozalea. Granadako hiria inguratzen duen ibar emankorreko produktuak, bertako ohiko produktu askoren oinarri dira, baba frijituak urdaiazpikoarekin, zerba orri-mami beteak, kardua, remojoia, pipirrana eta ezinbesteko gazpatxoa dira. Hori guztia Alfacarreko ogi bikainak lagunduta. Hiriburuan izen handiko berezitasuna Sacromonteko tortila da, aho milikentzat ez egokia eta beste osagai batzuen artean, garunak, barrabilak eta arrautzak dituena.

Sierra Nevadako gailur hotzek neguan inposatzen duten giro hotzek, gorputza eta izpiritua berrindartzeko pater trinkoak aldeztu dituzte. Adibiderik onena, San Antongo Lapikoa da, hain da indartsua, urtean bi astez baino ez da jaten. Prestaketan zerriaren zati gutxi batzuk besterik ez dute ihes egiten: belarria, isatsa, urdaia, odolkia, eskutxoak…baba lehorrez, arrozaz eta mihiluz lagunduak. Marquesadoan eta Altiplanoan piper-oreak, ogi papurrak, Segurar arkumearen gisatu eta egosiak eta antxume frijitua baratxuriekin dira ohikoak.

Alpujarrako gastronomia bere horretan da erakargarri turistiko. Ikusgarria da Trevélezeko urdaiazpiakoa, Iberiar Penintsulako herririk garaienean ondua. Zerri zurietatik ateratzen bada ere, horrenbeste ospe hartu du bere kalitateak, espainiar mugetatik kanpo eskabide handia izaten ari da. Jaki hau ez da inoiz eskualdeko espezialitate onenetan falta, Alpujarrako Platera, solomo, txorixo, odolki, arrautza frijitu eta behartsu erarako patatekin osatzen dena. Hain da sendoa, kalitate handiko ardoetako batekin laguntzea merezi du, ardandegi-jabe abenturazale batzuk sorlekuari arrakastaz ateratzea lortu duten ardoa.

Kosta Tropikalak ere arrain eta itsaski onak bermatzen ditu granadar mahaietan. Kalitate paregabekoak dira izkirak, zigalak eta Motrilgo ganba zuriak, plantxa kolpe bakarra behar dutenak zaporerik onena ateratzeko. Txingarretan edo gatzetan bilduta oso finak dira pargoa, muxar handia, urraburua eta merlenka. Eta burruntzian erreta, sardinak.

Granadako kostaldeko klima inbidiagarria, fruitu subtropikalen landaketa aldeztu du, hala nola, chirimoya, aguacatea edo mangoa. Edozein bazkariri amaiera Motrilgo ron zurrupadatxo batek eman liezaioke, azukre kanaberaren landaketatik granadar tradizioaren semea eta kalitate ikaragarrikoa Karibeko lurretatik hain urrun hazteko.

Eztia eta espezieak ezinbesteko osagaiak dira granadako gozogintzarako, arabiar jatorriz.

Harrigarriro, bizitza itxiko mojek komentuetan egiten dituzten gozoak dira ospe handiena lortu dutenak: bizkotxoz eginak, moll arrautzak, mantekaduak eta fruta konpotak. Oso goxoak dira Guadixeko aingeru-torradak, Motrilgo errege-opila, Velez de Benaudallako pestiñoak, Lojako erroskoak eta Alpujarrako piku-opila. Piononoek, Aita-santu izeneko gozo txikiek, Santa Fera bidaia egiteko aitzakia dira beren hutsean.

Tradiziodun beste andaluziar eremu ardozaleak ez bezala, Granadak ez ditu ehun-urteko kupeldegiak, ez eta ardo prestakuntza tradizio handirik ere ez.

Hala ere, azken hamarkadan, eta ardotegi jabe txiki dozena erdi baten ahaleginari esker, granadar ardoen egoera errotik aldatzen ari da, kalitate bikaineko salda produkziorantz.

Orain dela zenbait urtera arte, probintziak Contraviesako “kosta ardoak”, Vegako “muztio ardoa” eta iparraldeko “ardo pikatua” bezalako erreferentziak besterik ez zituen. Gehienak, alkohol graduazio handiko ardo zuriak eta gazitasun handikoak, ontziratu gabe banatzen zirenak.

Gaur egun, ardoketa teknika berriei egokituta, mahats aukera nobleen ezarpena eta mahats landaketen zainketa arretatsuak Lurreko Ardoak izenarekin bildu diren lau gune ezagun ekarri ditu: Contraviesa-Alpujarra, Láujar-Alpujarra, Granada Hego-Mendebala eta Granada iparraldea. Probintziako ardoetan eman den salto kualitatibo handia, nekazal mundutik etorritako granadarren lan pertsonalari esker izan da posible, mahats lanen eta upeldegien kontrolean zeresan zuzena duten nekazariak, sorterriari konplexutasun handiko ardo zuri freskoak, lurrintsuak eta beltzak ateratzen jakin dutenak. Horacio Calvente (Jete), Barranco Oscuro (Cádiar), García de Verdevique, Villagrán (Huéscar) eta Señorío de Nevada, nabarmentzen dira besteren artean egindako lanagatik.

Sierra Nevada Granadar arrain-haztegia, Riofrion (Loja) kokatua, munduko gaizkata gatibu multzo handiena haztea lortu du, 400.000 bat Acipenser Nacarii, desagertzeko arriskua duen espeziea. Emeek erraietan kabiar kalitate onena gordetzen dute: beluga

2004an, Sierra Nevada arrain-haztegiak 1.400 kilo arrautz merkaturatu zituen, eta horietatik %40 Frantzia, Italia, Portugal, Alemania eta Estatu Batuetara esportatu ziren, 1.600 eurora kiloa. 2005ean, enpresak beste bi lorpen handi izan zituen: El Corte Ingleseko supermerkatuetan bere produktuak banatzea eta japoniar merkatu zorrotzean sartzea. Eta 2006an, granadar enpresak 6.000 beluga kabiar kilo guztiz ekoizpen ekologikoko jarriko ditu salgai.

Hezten dituen amuarrain eta gaikatatatik, arrain-haztegiak keztatuak, itsas eraratuak, saldak eta pateak bezalako produktuak lantzen ditu. Horiek guztiak, kabiar kalitate desberdinekin batera, Riofrioko hamabi jatetxeetatik gehienetan dasta daitezke. Lojako alkate-auzo txiki hau, azken urteetan granadar gastronomiako ardatz bilakatu da.

Granadako Mendietako Oliba Olioa Jatorrizko Deitura

XVI. mendetik produktu honek izena hartzen duen jatorrizko eskualdean egindako olioaz erreferentzia idatziak daude, granadar Subbetikoan kokatua, iparraldera Jaen eta Kordobako probintziekin mugakide eta hegoaldean, Granadako Vegarekin. Oliba olio birgin extra honek fruta usain eta zaporea du, pixka bat mikatza. Bi kalitate egiten dira: frutatsu indartsua eta frutatsu leuna. Picual (%80), Lucio eta Loaime (%15), eta Negrillo de Iznalloz, Escarabajuelo, Gordal de Granada eta Hojiblanca (%5) aldaerak lantzen dira.

Granada Mendebaleko Oliba Olioa Jatorrizko Deitura

XVI eta XVII. mendeetan ordurako olibondo tradizio handia zegoen Loja, Montefrio eta Illoran. Denborarekin hazten joango den produkzioa eta bere kalitateak 2003an emandako Jatorrizko Deitura balio izan dio. Oliba olio birgin extrak dira, lurrindunak eta fruitu fresko eta heldu zaporekoak, eskualdean tradizio handiko oliba aldaerez eginak.

Granadako Kosta Tropikaleko Chirimoya Jatorrizko Deitura

Ehun bat kilometroko kostaldean landatutako chirimoyak hartzen ditu, eta klima subtropikalari esker, mangoak eta aguakateak ere sortzen dira. Motril, Vélez de Benaudalla, Los Guajáres, Molvízar, Ítrabo, Salobreña, Otívar, Lentejí, Jete, Almuñécar eta Malagako probintzian kokatutako beste herri batzuk hartzen ditu kalitate izendapenak. Hego Ameriketako bailara subtropikaletako jatorrizko fruitu honen bi aldaera lantzen dira. Ugariena (ekoizpenaren %90) Jete finekoa, inguruko bertako aukera. Kolore argikoa da, bataz besteko pisua 250 gramo inguruan dabilkiona.

Granadako Eztia Jatorrizko Deitura

Probintziako udalerri guztiak hartzen ditu, batez ere Granako eskualdean zabaldu bada ere. Orain dela mende asko ere ekoizten zen. Ibn Al-Jatib-ek honi buruz hitz egiten du Descripción del Reino de Granada (1313-1375) eta Libro de los oficios de la ciudad de Granada (1752) liburuetan, azken honetan, “erlauntz zaindaria” aipatzen zuen. Sierra Nevada inguruetan dagoen florak ematen dizkio eztiari ezaugarri berezi horiek.

Huétor Tájar-eko Zainzuria Kalitatezko Deitura Zehatza

Granadako Vegaren mendebalean basatiaren antzeko zainzuri berde-morea landatzen da. Granada Mendebal inguruan aukeratutako bertako aldaeretatik dator, duela zenbait mende eta Huétor Tájarren, Loja, Salar, Villanueva de Mesía, Moraleda de Zafayona eta Íllora herrietan landatzen da gainera. Fresko eta Kontserban merkataltzen da. Plantxan, egosita eta arrautz irinetan pasata prestatzeko ezin egokiagoa da.

Jamón de Trevélez Kalitate Deitura Zehatza

Landrance, Large White eta Duroc Jersey arrazen gurutzaduratik lortutako zerrietatatik eratorritako urdaiazpikoak lantzen ditu, eta Trevelez granadar herrian ondu, Sierra Nevadan 3.000 metroko altueran kokatuta. 1862tiko historia du elikagai lehiaketa nazionala antolatu eta Trevelezko urdaiazpikoa irabazle atera zenean, eta hau dela eta Isabel II Erreginak granadako herriari urdaiazpiko goxoetan bere koroaren zigilua irudikatzeko abantaila eman zion.



Login

Registro | Contraseña perdida?